Dferian izena emateko epea zabaldu dute antzerki eta dantza konpainientzat
Dagoeneko ireki dute dFeria Arte Eszenikoen Donostiako Jaialdian izena emateko epea. Dantza eta antzerki konpainiek gazte eta helduentzat eginiko ikuskizunak aurkezteko aukera edukiko dute, betiere azkeneko hilabeteetan ekoitzitakoak badira. Euskal konpainien kasuan 2020ko martxoaren 15az geroztik sortutakoak izan beharko dira.
Izen-ematea irailaren 6ra arte egongo da zabalik eta jaialdiko webgunean gauzatu behar da. Horretarako, fitxa bat bete beharko dute konpainiek, eta ikuskizunaren dosierra zein fitxa teknikoa atxikitu. Oinarri guztiak ere webgunean irakurri daitezke. 2021eko jaialdia martxoaren 15etik 18ra egingo da.