Liburuaren Eguna ospatuko dute gaur, liburu dendetan
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, ezin izan zuten Donostiako Gipuzkoa Plazan antolatzen duten azoka egin. COVID-19ak eragindako konfinamendua dela eta, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Gremioak bertan behera utzi behar izan zuen. Gaur, hiru hilabete geroago, ospatuko dute Liburuaren Eguna, nahiz eta ezingo duten azokarik egin, ezta dinamizazio jarduerarik egin. Liburu dendak izango dira irakurleen elkarguneak.
Liburu-denda batzuek postu txikiak jarriko dituzte haien saltokien aurrean: Donostian, Antiguako Garazi liburu denda eta Groseko Aritzek. Aurten ere, irakurleek % 10eko deskontua izango dute liburuak erostean, eta, gainera, BonoKulturak eskaintzen dituen abantailez gozatu ahal izango dute.