Realak datorren denboraldiko ekipamendua aurkeztu du
Realak 2020-2021 denboraldirako ekipamendua aurkeztu du gaur. Baina oraingoan protagonistak ez dira jokalariak izan, funtsezko jardueretan lanean aritu diren langileak baizik. Modu honetan, haien lana eskertu nahi izan die Realak, eta eurak izan dira lehenak “jokalarien lan uniformea” janzten.
Kamisetak aurreko denboraldikoak baino marra finagoak ditu, baita lepo borobilagoa ere. Atzeko aldea oraingoan ere urdina izango da. Bigarren kamisetari dagokionez, beltza izango da. Armarria eta gainontzeko xehetasunak, aldiz, koral kolorekoak izango dira.
Aurtengo ekipamenduaren aurkezpena bideo bitartez egin du talde txuri-urdinak.