Ibaeta Basketek Bembibreren kontra jokatuko du ligako lehen partida, irailaren 19ko asteburuan
Espainiako Saskibaloi Federazioak atzo goizean egin zuen Emakumeen Lehen Mailako Ligako 2020-2021 denboraldiko egutegiko zozketa. Ibaeta Basketik lehen partida etxetik kanpo jokatzea egokitu zaio, Bembibre taldearen kontra, irailaren 19ko asteburuan. Etxeko lehen partidan, aldiz, UNI Girona izango du aurkari, irailaren 26ko asteburuan. Lehen buelta abenduaren 19an bukatuko da, eta Liga erregularreko azken partida apirilaren 3an izango da, non Ibaeta Basketek Valentziaren kontra jokatuko duen.
Bestalde, Superkopa eta Kopako datak ere jakinarazi dituzte. Lehenengoa, irailaren 12an eta 13an jokatuko da. Kopa, berriz, martxoaren 4tik 7ra. Azken honetan, lehenengo bueltako zortzi talde onenak arituko dira lehian.