Azken txanpan sartu da 55. Jazzaldia
Beste hainbat festa eta jaialdik ez bezala, bere lekua mantendu du Jazzaldiak hiriko udako programazioan. Hilaren 22tik inoiz hartu gabeko segurtasun neurri zorrotzekin egin dituzte 55. Jazzaldirako prestatutako saioak. Musika zaleek azken aukera dute, gaur eta bihar, entzumena eta gainerako zentzumenak musikaz bustitzeko.
Tokiko talde eta musikariak izan dira aurten protagonistak, eta joan den ostegunean, hilaren 23an, hiriko seme bat omendu zuen jaialdiak: Iñaki Salvador piano joleak Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen. Halaber, Jazzaldiak Jorge Pardo eta Chano Dominguez ere saritu ditu. Hedabide honek Iñaki Salvador elkarrizketatu zuen, luze eta zabal, uztail hasieran.
Zorionak @SalvadorInaki aurtengo Donostiako Jazzaldia Sariarekin omenduetako bat
— Jazzaldia #jazzaldia55 (@jazzaldia) July 24, 2020
? @lolovasc pic.twitter.com/B2R6Eriu5v
Bestalde, koronabirusaren aurrean hartutako neurren ondorioz, hainbat irudi bitxi utzi ditu aurten Jazzaldiak; esaterako Trinitate plazan edukiera mugatua ezarri dute, eta eserleku bakoitzari hiriko kale baten izena jarri diote.
Donostia ? Trinitateko zainetan #jazzaldia55 #plazatrinidad pic.twitter.com/eitR4ztF3m
— Jazzaldia #jazzaldia55 (@jazzaldia) July 22, 2020
Aurten, doako 25 kontzertuk osatu dute Jazzaldiko egitaraua; honakoak izango dira gaurko eta biharko doako kontzertuak:
LARUNBATA, UZTAILAK 25
The Binilo´s
- Agertokia: Frigo Gunea
- Ordua: 12:00
Sara Zozaya
- Agertokia: Frigo Gunea
- Ordua: 19:00
Matilda
- Agertokia: Frigo Gunea
- Ordua: 23:00
Les Fous
- Agertokia: Zurriola Terraza
- Ordua: 17:30
Sean Clapis Duo
- Agertokia: Zurriola Terraza
- Ordua: 21:00
IGANDEA, UZTAILAK 26
Sara Mansilla y los Juanes
- Agertokia: Frigo Gunea
- Ordua: 12:00
- Agertokia: Zurriola Terraza
- Ordua: 17:30
Idoia Asurmendi
- Agertokia: Frigo Gunea
- Ordua: 19:00
Indian Feathers
- Agertokia: Frigo Gunea
- Ordua: 23:00
Sean Clapis Duo
- Agertokia: Zurriola Terraza
- Ordua: 21:00
Azkenik, honako estekan aurkitu daiteke 55. Jazzaldiko ordainpeko kontzertuen egitaraua.