Izurde talde bat ibili da badian
Atzo izurde talde bat ibili zen Kontxako badiako uretan igerian, eta gaur goizean ere igerialdia errepikatu dute animaliek. Maiz gertatzen ez den arren, hirian tarteka izaten dira animalia hauen bisitak. Kontxako badian hainbat urte igaro zituen Pakito izurdeak ez bezala, noizbehinkako bisitariak tarte batean aritzen dira igerian Donostiako uretan, eta ondoren joan egiten dira.
Izurde gehiago Donostian
— Donostia Bai ?️? (@Erramun2014) July 25, 2020
???
Más delfines en #Donostia ???#FelizSabado
pic.twitter.com/ikzD6vG1b8