Antiguako Pilota Txapelketaren argazki lehiaketa antolatu du Txirain elkarteak
Abuztuan izango da 72. Antiguako Pilota Txapelketa, eta Txirain elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Abuztuko 4ean eta 5ean izango dira lehen partidak, eta ordutik aurrera atera ahal izango dira argazkiak. Bidaltzeko epea abuztuaren 27an bukatuko da.
Jarraian dituzue parte hartzeko oinarriak:
- Argazkiaren gaia: 72. Antiguako Pilota Txapelketako partidak.
- Partaide bakoitzak lau lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
- Argazkiaren ezaugarriak: Argazkiek lotura zuzena izango dute 72. Pilota Txapelketako partidetako jokoarekin; Koloretan zein txuri-beltzean; Bidaltzaileak izan beharko du argazkien jabea, eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute.
- Argazkiak nora bidali: txirain20@txirain.eus
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira: egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.
- Antolaketa batzordeko idazkariak bereizi egingo ditu egilearen datuak eta argazkiak, epaiketa batzordeak argazki bakoitzaren egilea ezagutu ez dezan.
- Argazkiak bidaltzeko epea: abuztuaren 27ra arte.
- Saritua: Pilota txapelketaren antolatzaileek eta Txirain elkarteak aukeratutako batzordeak aukeratuko du argazki saritua.
- Saria: 200 euro.
- Argazki sarituaren berri ematea: Txapelketako finalen egunean jakinaraziko da, garaikurren banaketarekin batera, abuztuaren 29an.
- Edozein zalantza sortuz gero, epaiketa batzordeak dauka azken hitza.
- Lehiaketa honetako parte-hartzaileek, bidalitako lanen jabe diren neurrian, argazkiak erabiltzeko eta jendaurrean erreproduzitzeko baimena ematen diote Antiguako Pilota Elkarteari nahiz Txirain Elkarteari, euskarri inprimatuan edo digitalean, betiere, egilearen izena adieraziz eta Pilota Txapelketarekin edo Txirain Elkartearen jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan.