Euskal Herriko Gazte orkestrak kontzertua emango du asteartean Victoria Eugenian
Euskal Herriko Gazte Orkestra udako gira egiten ari da Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan, eta bihar, asteartea, Donostiaren txanda izango da, Victoria Eugenia antzokian. Charles Gounoden “Haize instrumentuentzako sinfonia txikia” izeneko obrarekin hasiko dute emanaldia.
Euskal Herriko Gazte Orkestra 1997an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, musikari gazteen prestakuntza tresna gisa.