"Jaietan gehien eskertzen dudana da eskaintza kultural oparoa izatea, eta gehienbat euskalduna"
1.- Bateragarriak al dira pandemia eta festak?
Nire ustez, aurten jaiak ezin dira egin beti egin ohi ditugun moduan, oso zaila baita dugun ereduarekin jende pilaketak sahiestea eta segurtasun neurriak bermatzea. Eskaintza kulturalari eta, batez ere, eskaintza kultural txikiari, jende pilaketa handiak ez dakartzan horri, ikusgarritasun eta garrantzia gehiago emateko aukera ona izan daiteke aurtengoa. Nire ustez, egoera honek balioko digu gure kultura zerbitzu handiari benetan duen garrantzia emateko.
2.- Zeintzuk dira zure Donostiako jairik gogokoenak?
Ez da erraza aukeratzea, baina esango nuke kaiko Karmengo jaiak eta Zipotz jaiak direla nire gogokoenak.
3.- Zer da jaietan faltaezina zuretzat?
Nik jaietan gehien eskertzen dudana da eskaintza kultural oparoa izatea, eta gehienbat euskalduna.