"Prebentzio neurriak baretzen dituztenean jendea gehiegi lasaitzen da, eta ahaztu egiten du pandemia batean gaudela"
1.- Bateragarriak al dira pandemia eta festak?
Aurten zaila izango da festak egitea; gainera, prebentzio neurriak baretzen dituztenean jendea gehiegi lasaitzen da, eta ahaztu egiten du pandemia batean gaudela. Jende askok gertukoak galdu ditu, eta beste batzuek ez dakite zer gertatuko den bere negozioekin. Jendeak asko sufritu du, eta errespetua merezi dute.
2.-Zeintzuk dira zure Donostiako jairik gogokoenak?
Esango nuke Kontxako Banderaren eguna eta San Sebastian eguna direla nire festa gogokoenak. Kontxako Banderaren egunean goizetik ateratzen zara etxetik, kontuz ibili behar duzu zein koloretako kamiseta aukeratzen duzun, eta jaiak kirol giroa du. San Sebastian eguna, berriz, oso berezia da, bihotzean daramagu eta ezin dut hitzekin adieraz sentiarazten didana.
3.- Zer da jaietan faltaezina zuretzat?
Giro atsegin eta dibertigarria izatea da niretzat ezinbestekoa. Musikarekin alaitu eta animatu egiten gara.