"Zipotz jaiak dira nire jairik gogokoenak, baina niretzat onenak Porrontxoak izan dira beti"
1.- Bateragarriak al dira pandemia eta festak?
Uste dut ez direla bateragarriak pandemia eta jaiak orain arte ulertu eta bizi ditugun bezala. Baina uztartu daitezke, Euskal Herrian ohituta gauden festa-ereduaz gain ospakizunerako beste moduak badaudelako. Denok pentsatu beharko genuke nolako jai eredua izan dugun orain arte; nire ustetan, festa hori baino gehiago baita. Egoera honek, printzipioz, ez dauka alde onik, edo ez dut aukera gisa identifikatzen. Baina uste dut sortu ditzakegula beste jai mota batzuk.
2.- Zeintzuk dira zure Donostiako jairik gogokoenak?
Intxaurrondokoa naiz, baina Grosen hazi naiz. Orduan Zipotz jaiak esango nuke, zerbait berezia dutelako niretzat, baina onenak Porrontxoak izan dira beti. Aurten jaiak bizitzeko beste modu bat bilatu beharko dugu, ahal dela jende gutxi dagoen lekuak bilatuz.
3.- Zer da jaietan faltaezina zuretzat?
Musika da behar dudana: kontzertu on bat. Aurten ez da erraza izango hala ere.