BPXport enpresak kudeatuko du behin behinekoz Zuhaizti kiroldegia

Joan den ostiralean Zuhaiztiko kiroldegia itxi egin zuten, Fortuna Kirol Elkarteak kiroldegiaren kudeaketari uko egin eta gero. Gertakari honen ostean, Donostiako Udalak behin behineko kudeatzaile berria aurkitu du, BPXport enpresa.
BPXport enpresak kudeatzaile berria esleitzeko prozedura amaitu arte eramango du Zuhaizti kiroldegia. Fortuna Kirol Elkarteak zituen baldintza berdinak izango ditu BPXportek, eta langileen kontratuak mantenduko dituzte. Kiroldegia irekita dago jada, eta Kirol Txartela duten erabiltzaileek erabiltzen jarraitu ahal izango dute.