Bulebarreko Burger King jatetxea itxi dute koronabirus kasu bat dela eta
Bulebarreko Burger King jatetxea. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak adierazitakoaren arabera, atzo Boulebarrean dagoen Burger King jatetxea itxi zuten, langile batek Covid-19aren proban positibo eman ostean. Larunbatean lokala garbitu zuten, eta igandean bi udaltzainek lokala zigilatu zuten, eta gainontzeko langileek berrogeialdia egin beharko dute, kutsatutakoarekin kontaktu zuzena izan baitzuten.
Diario Vasco-k argitaratutakoaren arabera, enpresak larunbatean jaso zuen positiboaren berri, baina ez zuen lokala itxi. Larunbat arratsaldean, 16:00retan, lokala itxi zuten desinfektatzeko, baina enpresak ez zien zergatia azaldu gainontzeko langileei. Nahiz eta lokala ixteko agindua izan, enpresak larunbateko 21:00etan berriro ireki zuen jatetxea.


