Donostiako hainbat tabernarik Eusko Jaurlaritzaren murrizketak salatzeko agerraldia egingo dute asteartean
Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren aurka hartutako neurri berriak direla eta –tabernak 1:30ean itxi behar izatea, besteak beste–, kaltetuak sentitzen dira Donostiako hainbat taberna, eta elkartu egin dira, asteartean, hilaren 4an, agerraldia egiteko. Ijentea kaleko 6. zenbakian, udaletxearen aurrean, egingo dute agerraldia, 12:00etan.
Eusko Jaurlaritzak azken asteotan hartutako neurriak baloratzeko prentsaurrekoa emango dute. Izan ere, azpimarratu dute agintariak eta hedabide batzuk aisialdia eta aisialdi guneak ari direla jartzen koronabirus kasuen gorakadaren errudun gisa, baita horrek tabernarien ogibidea eta langile askoren lanpostuak arriskuan jartzen dituela salatu ere.