Piratek jai herrikoiak aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute larunbatean
Donostiako Piratek, auzoetako hainbat jai batzorderekin batera, manifestazioa egingo dute abuztuaren 8an, larunbatean, jai herrikoiak aldarrikatzeko. Piraten ustez, Donostiako Udalak ez du prestutasunik erakutsi auzoetako jaiak antolatzeko, eta jaiak antolatzeko herritarren saiakerei oztopoak besterik ez dizkietela jarri diote.
Egoera hau salatzeko, Donostiako Piratek, auzoetako jai batzordeak eta Teknikariok sindikatuak manifestazioa egingo dute larunbatean Gladys Enea parkean, 12:00etan, segurtasun neurri guztiak bermatuz.