Segurtasun neurriak izan dira orain arteko jaien protagonistak
Ekaineko eta uztaileko festetako jai batzorde batzuek ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute, eta beste batzuek, hainbat jarduera mantendu dituzte, beti ere, segurtasun neurriak bermatuta.
Lau izan dira ekainean eta uztailean egin diren jaiak Donostian: Groseko Zipotz jaiak, kaiko Karmengo jaiak, Herrerako jaiak eta Amara Berriko Karmengo jaiak. Era batera edo bestera, jaiak ospatu nahi izan dituzte, segurtasun neurriak betez auzoak jai giroan murgiltzeko.