"Asko kriminalizatu gaituztela sentitzen dugu"
Gipuzkoako 70 ostalaritza establezimendu baino gehiagok agerraldia egin dute astearte eguerdian Bulebarrean, Eusko Jaurlaritzak sektorean hartutako neurri berriak gaitzetsi eta irtenbide orokor bat eskatzeko. Parte Zaharreko Ikatz kaleko Aurresku taberna izan da agerraldian irakurritako adierazpenarekin bat egin duen tabernetako bat, eta Elena Ginea jabeak hedabide honi azaldu dionez, erakundeek “kriminalizatu” egin dituztela sentitzen dutelako bildu direla, baita euren ogibide eta jende askoren lanpostuak arriskuan jartzen ari direlako ere. Era berean, koronabirusaren arazoa orokorra den heinean, irtenbideak ere orokorra izan behar duela nabarmendu du Gineak. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzaren neurrien aurkako helegitea jartzea pentsatzen ari direla azpimarratu du, eta mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dutela adierazi du. Jarraian, elkarrizketa osoa, bideoan: