Igeldoko hainbat galtzada konponduko ditu udalak
Donostiako Udalak Igeldoko hiru bidetako galtzadetako zoladurak konpontzeko proiektua onartu du; Agiti, Marabieta eta Arritxulo bideetakoak, hain justu. Proiektuak 78.928 euroko aurrekontua du, eta hiru hilabeteko epean gauzatuko dute.