Irailean hasiko dira Urgull mendiko zerbitzu sarea berritzeko lanak
Tokiko Gobernu batzordeak Construcciones Moyua enpresari esleitu dio Urgull mendiko zerbitzu sarea berritzeko proiektua. Pandemia dela eta, lanen hasiera irailera arte atzeratu behar izan dutela adierazi du Eneko Goia alkateak, eta lau hilabete eta erdi inguru iraungo dutela gehitu du, eta 838.071 euroko aurrekontua izango dute
Motako gazteluan uraren presioa handituko dute, eta honi esker komunak jarri ahal izango dituzte bisitarientzat. Gazteluko argindarraren potentzia handituko dute ere, aire girotu sistema ahal izateko. Bakarrik garbitzen den komun publiko bat ere jarriko dute, Urgull mendiko instalazio ezberdinak erabiltzen dituztenentzat.
Hala ere, aldaketa nagusia Urgull mendiko instalazioen saneamendu sarean egongo da. Motako gaztelua, Natur Txokoa eta taberna hiriko saneamendu sare orokorrera konektatuko dira, honen gabeziak sortzen dituen “ingurumen arazoak konpontzeko”.