"Postigo. Garai baten kronika" erakusketa ikusgai da San Telmo museoan
Fernando Postigo fotokazetariaren lana ikusgai da San Telmo museoan, uztailaren 30etik azaroaren 1era. “Postigo. Garai baten kronika” erakusketak 1977 eta 2003 urteen arteko Euskal Herriko giroa jasotzen du 240 argazkitan, nahiz eta urte horien artean 55.000 argazki baino gehiago egin zituen Postigok, ‘La Voz de España’ eta ‘El Diario Vasco’ hedabideentzat.
Erakusketak trantsizioan zegoen egoera politiko eta soziala islatzen du, baina bestelako argazkiak ere badaude erakusketan, hiriaren txoko ezberdinen eraldaketa ikustarazten duten 40 argazki adibidez.
Irailan eta urrian bost bisita gidatu egingo dituzte, Zeharkako begiradak izenpean. Bisita hauek afera ezberdinetako pertsonek gidatuko dituzte. Irailaren hiruan Fernando Postiko fotokazetariak berak gidatuko du bisita gazteleraz, eta irailaren 10ean Arantxa Urretabizkaia idazleak gidatuko du euskaraz. Hil bereko hamazazpigarren egunean Nerea Azurmendi kazetariak euskarako bisita gidatua emango du, eta urriaren lehenean Elisa Kerexeta Casares Aranzadiko historialariak argazkien testuingurua azalduko du gazteleraz. Azkenik, urriaren 8an Aizpea Goenaga aktoreak egingo du bisita gidatua, euskaraz.
Bisita gidatu hauek doan izango dira, aurrez izena emanda, eta 18:00tan hasiko dira aipatutako egunetan.