Teknikariok sindikatuak elkarretaratzea egingo du larunbatean Kursaalen

Ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek elkarretaratzea egingo dute larunbat honetan Kursaalen, 12:00etan. Teknikariok sindikatuko kideek “alarma egoeran” jarraitzen dutela salatu dute. Elkarretaratzera beltzez Teknikariok sindikatuak elkarretaratzea egingo du larunbatean Kursaalen
Teknikariok sindikatua ekainaren 24an sortu zen, ikus-entzunezko sektoreko langileek haien eskubideen alde borrokatzeko. Pandemiak ikuskizun, kontzertu eta ekitaldi guztiak bertan behera geratzea eragin zuen, eta oraindik muga asko daude halako ekitaldiak egiteko. Hori dela eta, ikuskizun eta ekitaldiko teknikariek biltzar bidezko sindikatua sortu zuten.
Larunbatean ordu berean manifestazioa egingo dute Donostiako Piratek eta hainbat auzoteako jai batzordeek Gladys Enea parkean, jai herrikoiak aldarrikatzeko.