Udalak hamalau etxebizitza tasatu eraikiko ditu Intxaurrondon
Donostiako Udalak erabaki du udal etxebizitza tasatuen behin-behineko sailkapena ematea Intxaurrondoko Pilarreko Ama osasun zentroa zenaren azpieremuko lursailetako bati. Horrela, udalaren jabetzakoak izango diren garaje eta trastelekudun hamalau etxebizitza tasatu eraikiko dituzte Donostisukia enpresak garatu behar duen lursailean.
Pilarreko Ama osasun zentro zaharraren zonak bi lursail ditu, eta bi etxebizitza bloke eraikiko dituzte: etxebizitza libreetarako bata, eta etxebizitza tasatu eta babes ofizialekoetarako bestea. Azken bloke horretan, bi atari egongo dira, etxebizitza tasatuak eta babes ofizialekoak banatzeko.