Elxen aurka jokatuko du Bera Berak Erreginaren kopako final laurdenetan
Eskubaloiko Erreginaren koparen zozketa egin zuten atzo, final laurdenetako bikoteak erabakitzeko, eta Bera Berak Elxen aurka jokatu beharko du finalerdietarako txartela eskuratzeko.
Txapelketaren azken hiru faseak irailaren 3tik 6ra jokatuko dira, Malagako Alhaurin de la Torre herriko El Limon pabilioian. Final-laurdenak irailaren 3an jokatuko dira, finalerdiak hil bereko 5ean, eta final handia irailaren 6a izango da.
Bera Berak irailaren 3ko final-laurdena irabazten badu, Rincon Fertilidad eta Gran Canariaren arteko garailearen aurka jokatuko du finalerdia.