Ikastaro eskaintza zabala izango du Donostia Kulturak datorren ikasturtean
Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako prestatu dituen ikastaroak aurkeztu ditu, eta 356 ikastaroko eskaintza zabala izango du. Besteak beste, literatura, arte plastikoak, arte eszenikoak eta eskulanak izango dituzte hizpide ikastaroek, eta 333 helduentzat izango dira, beste 23ak haur eta gazteentzat izango diren bitartean. Ikastaroen eskaintza osoa eta parte hartzeko oinarriak Donostia Kulturaren webgunean kontsultatu eta deskargartu daitezke.
Izen-emate epea irailaren 14ko 16:00etan irekiko dute eta 27ra arte egongo da zabalik. Bestalde, hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean ahal izango da izena eman.