Urgull mendia hobeto ezagutzeko bi ibilbide autogidatu sortu dituzte
Nahiz eta aurtengo udan, koronabirusa dela eta, Urgulleko Natur Txokoak ez dituen ateak irekiko, Cristina Enea Fundazioak Urgulleko ingurune naturala ezagutzeko bi ibilbide autogidatu argitaratu ditu. Bi ibilbide hauetan Urgull mendiko animalia eta landareen informazioa emateaz gain, paisaia ezberdinei buruzko informazioa eta historia azaltzen da, Donostiako kaiaren sorrerari buruzkoa adibidez.
Lehenengo ibilbidea Gaztelubide kaletik hasi eta Damen bateriarantz doa, eta bigarrena Zuloaga plazatik hasten da Paseo Berrian amaitzeko. Lehen ibilbidearen helburu nagusia Urgull mendiko eraikin guztiak eta haien historia ezagutzea da, eta bigarren ibilbideak Paseo Berriaren eta itsasoaren paisaiak gozatzeari ematen dio garrantzia.
Ibilbideak www.cristinaenea.eus webgunean ikusi daitezke.