48 koronabirus kasu positibo berri atzeman dira Donostian asteburuan
Osasun Sailak azken egunotako koronabirus kasu positiboen datuak eman ditu udalerriz udalerri, eta, Donostian, 48 PCR positibo berri izan dira asteburuan. Hain zuzen, ostiralean hamar kasu berri zenbatu zituzten, larunbatean 21 eta igandean hamazazpi. Bestalde, aste osoko datuak aintzat hartuta, 97 izan dira Donostiako PCR positibo berriak: astelehenean bederatzi, asteartean zortzi, asteazkenean hamahiru eta ostegunean hemeretzi.
Gipuzkoako datuei erreparatuta, 177 herritarrek eman dute positibo PCR proban asteburuan: 55 positibo ostiralean izan ziren, 47 larunbatean eta 75 igandean. Aste osoko datuei dagokienez, astelehenean 25 positibo berri izan ziren, asteartean 26, asteazkenean 57 eta ostegunean 74; guztira, astelehenetik igandera, 359 PCR positibo berri. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidego osoa aintzat hartuta, 1.085 PCR kasu positibo berri izan dira: 390 ostiralean, 342 larunbatean eta 353 igandean. Hain zuzen, Gipuzkoako asteburuko 177 positiboei Bizkaiko 713 positiboak eta Arabako 168 positiboak batu behar zaizkie.