Banderarik gabeko asteburua Donostiako traineruentzat
Euskotren Ligan, Donostiarrako neskak bigarren geratu dira Oriok irabazi dituen asteburuko bi estropadetan, eta talde oriotarrak matematikoki irabazi du liga, Zarauzko Banderaren bi estropaden aurretik. Donostia Arraun Lagunakek hirugarren izan zen bi estropadetan, eta playoff-a ekiditetik gertu dago. Hondarribia da azken sailkatua, eta Arraun Lagunakek baino hiru puntu gutxiago ditu.
Eusko Label ligan, berriz, bostgarren eta hirugarren postuak lortu zituen Donostiarrak larunbateko eta igandeko estropadetan, hurrenez hurren. Larunbatean Santurtzik denboraldiko lehen bandera eskuratu zuen Hondarribian, eta igandean Zierbena izan zen garaile Ondarroako uretan. Sailkapen orokorrean Urdaibai da lehena, 97 punturekin, baina gertu ditu hurrengo hiru taldeak, Oriok 93 puntu (2. sailkatua) eta Santurtzik eta Donostiarrak 92 puntu (3. eta 4. sailkatuak) baitituzte. Donostiarraren atzetik Hondarribia dago bostgarren postuan, 84 punturekin.
Donostiarraren bigarren taldea zazpigarren geratu zen larunbateko jardunaldian, eta igandean hamargarren izan ziren. Emaitza hauen ostean, hamaikagarren daude sailkapen orokorrean.