Bertso musikatuek Pirata Setioa jendez bete dute
Donostiako Piratek Trinitate plaza hartu dute astelehen honetan, zailtasunak zailtasun jai herrikoien garrantzia aldarrikatzeko. Goizean haurrentzako ikuskizuna eta arratsaldean JMartinaren kontzertua izan ondoren, bertso musikatuak egin dituzte Pirata Setioan, eta Trinitate plaza bete dute Piratek; gauean, Izan Pirata dokumentala proiektatuko dute. Bestalde, arratsaldean abordatze sinbolikoa egin dute.
Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolariak aritu dira bertso saio musikatuan kantuan, eta euren bertsoetan aldarrikapenentzako zein umorearentzako lekua izan da. Hain zuzen, arratsaldean Kontxako badian ustez agertutako marrazoari eskainitako bertso sortak ikusleen barre eta txaloak sortu ditu:
Jarraian, IRUTXULOKO HITZAk egunean zehar Pirata Setioan egindako osatutako irudi bilduma: