Groseko Ramuntxo Berri tabernarekin loturiko 22 kasu positibo detektatu ditu Osakidetzak
Osakidetzak Groseko Ramuntxo Berri tabernarekin harremana izan dezaketen 22 kasu positibo detektatu ditu asteburuan. Joan den astean tabernako langile batek positibo eman zuen PCR test batean, eta horren harira taberna itxi zuten eta Okendo Kultur Etxean tabernara joan ziren bezeroei PCR testak egiten hasi ziren ostiralean. Asteburua pasata, Osakidetzak jakinarazi du 22 positibo egon direla, baina orain ikertu beharko dute zeintzuk duten harremana tabernarekin.
Joan den asteburuan koronabirus kasuek gora egin dute Donostian eta Euskal Herrian. Gipuzkoako hiriburuan 97 kasu positibo detektatu ziren joan den astean, eta asteburuan 48.