Jokin Eizmendi zarauztarrak irabazi du Igeldoko Harria saria

134 kiloko harri irregulara bost minututan hamalau aldiz altxatzea lortu zuen Jokin Eizmendik (Zarautz, 1984) larunbatean Trinitate enparantzan. Zarauztarrak seigarren aldiz irabazi du Igeldoko Harria saria, nahiz eta aurreko urtean baino jasotze bat gutxiago egin duen aurten.
Ohi baino publiko gutxiagorekin, konfinamenduaren eragina nabaritu zuten Igeldoko Harria sarian parte hartu zuten hamar harri-jasotzaileek, denak haien marka onenen azpitik ibili baitziren. Gorka Etxebarria oriotarra izan zen bigarrena, hamabi jasotzerekin.
Hirugarren postua 2018ko garailearentzat izan zen, Mikel Lopetegi Urra zarauztarrarentzat, eta laugarren eta bostgarren Imanol Illarramendi Kortaberri eta Xabier Peñagarikano izan ziren, hamaika jasotzerekin hirurak.