Pirata Setioa estreinatu dute pirata txikienek
“Oztopo guztien gainetik”, Pirata Setioa egiten ari dira Donostiako Piratak Trinitate plazan, koronabirusaren aurkako segurtasun neurri guztiak beteta. Haurrak izan dira Trinitate plazako ateak gurutzatzen lehenak, eta haurrentzako ikuskizunarekin gozatu dute 12:00etatik aurrera. Nahiz eta ezin izan diren euren eserlekuetatik mugitu, adi-adi jarraitu dute ikuskizuna, baita une batzuetan parte hartu ere.
Egun osoko egitaraua izango du Pirata Setioak: 16:30ean musika emanaldia izango da, 19:00etan bertso musikatuak eta 22:00etan Izan Pirata dokumentala proiektatuko dute.
IRUTXULOKO HITZAk Pirata Setioan goizean izandako giroa jaso du argazki bilduma honetan: