7.700 pertsonak erabili dute Illunbeko doako autobusa hilabete batean
Hilabete igaro da Illunben eguneko aparkalekua sortu zutenetik. Bisitarientzat doako eguneko aparkalekua jarri zuten bertan, baita erdigunera jaisteko doako autobusa ere. Autobusa 11:00etatik 22:30era dago erabilgarri, hogei minutuko maiztasunarekin, eta Cristina Lage Turismo Jasangarriko Zinegotziak adierazi duenaren arabera, hilabete honetan 7.696 pertsonek erabili dute zerbitzua: “Erabileraren eguneko bataz bestekoa 250 pertsonakoa izan da. Datuak oso positiboak dira, eta erdigunean trafikoa gutxitu dugu”.
Ordutegia eta maiztasuna kontuan hartuta, egunean 34 autobus inguru egon dira Illunbeko eguneko aparkalekutik erdigunera jaisteko, eta egunean bataz-beste 250 pertsonek erabili dutela jakinda, autobuseko 7,35 pertsona ibili dira hilabete honetan bataz-beste.