Borroto kaleko zabor edukiontziak lekuz aldatu dituzte bizilagunen protesten ostean
Hilabete batzuen ostean, Donostiako Udalak Borroto kaleko zabor edukiontziak lehen zeuden lekura itzuli ditu. Etxadi kiroldegiaren parean zeuden lehen zabor edukiontziak, baina Donostiako Udalak Borroto kaleko 20 zenbakiaren atarira mugitu zituen. Aldaketa honek kale guztiko bizilagunei egin zien kalte, zarata handitu baitzen eta trafikoa oztopatzen baitzuten kamioiek. Bestalde, zabor edukiontziak altxatzean etxebizitzetatik gertuegi pasatzen zirela salatu zuten bizilagunek, beiraren edukiontzia batez ere. Bizilagun batek adierazi duenaren arabera, kamioiek edukiontziak altxatzen zituztenean eskuarekin ikutu zitzazkeen.
Bizilagunak kexu ziren eta sinadurak jaso zituzten, baina udalak aldaketa bizilagun guztiek edukiontziak etxetik gertuako edukitzeko egin zutela adierazi zuen. Azkenean, edukiontziak lehengo lekura aldatu dituzte berriz.