Maskararen derrigorrezko erabilera ezarri zutenetik, 104 isun proposamen egin ditu Udaltzaingoak
Donostiako Udalak azken asteotan Udaltzaingoak maskararen erabileraren harira egindako isun proposamenen datuak jakinarazi ditu, eta uztailaren 28tik, Eusko Jaurlaritzak maskararen erabilera derrigortu zuenetik, 104 isun proposamen egin ditu Donostiako Udaltzaingoak kalean maskara ez erabiltzeagatik edo gaizki erabiltzeagatik. Era berean, beste hamabost isun proposamen egin dituzte ibilgailu partikularretan bizikide ez diren pertsonekin maskararik gabe joateagatik eta beste bederatzi isun proposamen kalean edateagatik edo botila festa edo kale zurruta delakoan aritzeagatik.