Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eskatu du establezimenduen itxieraren inguruko gezurrik ez zabaltzeko
Azken asteotan askotariko mezu faltsuak zabaldu dira sare sozialetan, Donostiako zein beste herri batzuetako hainbat ostalaritza establezimendu COVID-19 kasuak direla eta itxi dituztela iragartzen, hala ez denean. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eskatu du halako mezuak ez zabaltzeko, “okerren edo asmo txarraren” ondorioz, “kalte handia” egiten baitute “bezeroen eta mezu horietan aipatutako lokaletako langileen artean alferrikako urduritasunari dagokionez, erreserbak bertan behera uzten baitira eta establezimenduko jarduera murrizten baita”.
Horregatik, herritarrei eta ostalaritza sektoreari sortzen dizkieten arazoak ekiditeko bidean, gezurrak ez zabaltzeko eskatu dute.