Realak eta Miguel Angel Moyak denboraldi batez luzatu dute kontratua
Mallorcako atezainak urtebetez luzatu du kontratua Realarekin, 2021eko ekainaren 30era arte. Binisalemgo jokalaria 2018ko otsailaren 27an etorri zen Donostiara, Geronimo Rulliren lesioa dela eta. 36 urteko atezainak 36 partidu jokatu ditu lehiaketa guztietan ordutik, eta pandemiaren ostean Espainiako Liga itzuli zenean garrantzitsua izan zen Imanol Alguacilentzat, Alex Remirok ez baitzuen ondo jokatu lehenengo partidetan.
Kontratua berritzeagatik pozik dagoela adierazi du Moyak: “Egon nahi dudan lekuan nago, eta datorren denboraldiak ilusio handia eragiten dit. Laster ikusiko dugu elkar”.