Hezkuntzaren oinarriak eta funtzioak ikuspuntu filosofotik aztertzeko tailerra egingo dute Egiako gazteek
Egiako Gazte Asanbladako kideek hezkuntzaren oinarriak eta funtzioak ikuspegi filosofotik aztertzeko tailerra antolatu dute ostiralean. Hezkuntzaren inguruko lehenengo tailerra izango da hau, eta Gladys Enea parkean egingo dute 17:00etan.
Uda honetan gai ezberdinak landu dituzte Egiako Gazte Asanbladako kideek, genero zapalkuntzarekin hasita. Ekainaren 9an genero zapalkuntzaren inguruko tailerra hasi zuten; hasieran hausnarketa orokorra egin zuten, eta ekainaren 23an jai eredua eta hipersexualizazioa izan zuten aztergai. Horren ostean, Carmen Parejori prostituzioaren inguruan egindako elkarrizketa aztertu zuten uztailaren 7an, eta hil bereko 23. egunean genero problematikaren erronken inguruan hausnartu zuten, Salda Badago jardunaldietan Itaiako kideek egin zuten hitzaldia oinarri hartuta.
Genero problematika landu ostean, hezkuntzari ekingo diote Egiako Gazte Asanbladako kideek ostiral honetan.