'La Herencia' eta 'La Habitación de María' antzerkiak ikusgai egongo dira datorren astean
Viktoria Eugenia antzokia jendez lepo, kontzertu batean. (Argazkia: Viktoria Eugenia antzokia) Abuztuaren 19tik 23ra ikusgai izango dira La Herencia eta La Habitación de María antzerkiak, Antzoki Zaharrean eta Viktoria Eugenian, hurrenez hurren.
David Barreiroren La Herencia 20:00tan izango da egunero, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean erosi daitezke 25,20 eurotik aurrera. Bestalde, La Habitación de María, Concha Velascoren lana, 20:00tan izango da aipatutako egunetan, eta sarrerak Viktoria Eugenia antzokiaren webgunean erosi daitezke (20, 24 eta 28 eurotan).
Ondorengoak dira Viktoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean mantendu beharreko segurtasun neurriak:
· Une oro maskara jantzita eraman beharko da.
· Antzokira sartzean eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira, baita komunean sartu eta ateratzeko ere.
· Ilera egiteko segurtasun-distantzia mantendu beharko da.
Bestalde, nahi duenarentzat tenperatura hartzeko aukera egongo da, baita maskara kirurgikoa erosteko ere.


