Bera Berak denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa irabazi du Zuazoren aurka
Amara Berriko Juan Antonio Gasca kiroldegian jokatu zen partida asteazkenean, eta Bera Berak 30-17 irabaztea lortu zuen Barakaldoko Zuazo taldearen aurka. Mariane Fernandes brasildarra izan zen partidako jokalari onena, sei golekin. Ekainean berritu zuen Fernandesek Bera Berarekin kontratua.
Bost hilabete zeramaten Bera Berako jokalariek partidarik jokatu gabe, eta hasieran bi taldeei zelaian kokatzea kostatu zitzaien. Bera Berak joan den denboraldiko nukleoa mantentzea lortu dute, baina hiru fitxaketek egin zuten debuta: Alice Fernandes atezainak, Laura Hernandez ezker lateralak eta Malena Calvo eskuin lateralak.
Partidan hainbat segurtasun neurri hartu ziren: publikorik gabe jokatu zen partida, pertsona guztiei tenperatura hartu zitzaien, gel hidroalkoholikoz garbitu zituzten guztiek eskuak eta ezin izan zituzten aldagelak erabili.