Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian, indarkeria erabilita telefono mugikor bat lapurtzeagatik
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu goizaldeko ordubiak aldera Donostian, ustez telefono mugikor bat biolentzia erabilita lapurtu izanagatik. Salaketaren arabera, ustezko lapurreta jasan duen biktima autobus geltoki batean eserita zegoen bi pertsona mugikorra lapurtzera hurbildu zaizkionean. Sakelako telefonoa kendu diote, eta euren atzetik joan da, baina ustezko lapurrek buelta eman dute eta biktima jipoitu dute, lurrera bota duten arte.
Gazte batzuek ustezko lapurrak korrika ikusi dituzte eta haien atzetik joan dira, baita Ertzaintzara deitu ere. Horrela, agenteek lekukoen testigantzak jaso dituzte eta aipatutako bi pertsonak atxilotu dituzte. Atxilotuak 14 urteko adingabe bat eta 19 urteko gazte bat dira, eta datozen orduetan pasako dira epailearen aurretik, indarkeriazko lapurreta leporatuta.