Donostiako epaitegi batek pisu turistiko faltsu baten aurkako isuna babestu du
Donostiako Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiak pisu turistiko faltsu baten jabearen errekurtsoa ukatu du, eta Donostiako Udalak ezarritako zigorra babestu du. 2017an Abuztuaren 31 kaleko pisu baten jabeak pentsio bat egiteko lizentzia bat eskatu zuen, baina ukatu egin zioten baldintzak betetzen ez zituelako. Nahiz eta lizentzia ukatu, Udaltzaingoak egindako txosten baten arabera pisu horretan turistak hartatzen jarraitu zuten, eta itxiera agindu zuen udalak.
Azkenean, 2018ko abenduan bi gela zigilatu zituzten, baina 2019ko urtarrilean erabiltzen jarraitzen ari zirela konturatu ziren. Hori dela eta, espediente zigortzailea ireki zioten jabeari, eta 8.000 euroko isuna ezarri zioten. Jabeak errekurtsoa jarri zuen, baina Donostiako Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Epaitegiak ukatu egin du errekurtsoa.