Donostiako Udalak udaletxea birtualki bisitatzeko plataforma sortu du
Donostiako Udalak udaletxearen tour birtuala aurkeztu du gaur goizean Jon Insausti Kultura zinegotziaren eta Borja Iriarte Hiruditek enpresako langilearen eskutik. 3D teknologiari esker “modu interaktibo eta intuitiboan” eraikina bisitatu daiteke, eta honen helburu nagusia pandemia dela eta udaletxea bisitatu ezin duten pertsonei eraikina ikusteko aukera ematea da, baita udaletxearen barruan jende pilaketak ekidieta ere.
Udalbatza aretoa, Alderdi Ederreko balkoia edo harrera gela ikusi ahal izango dira tourrean, eta espazio ezberdinen argazki zaharrak ere ikusi ahal izango dira, eraldaketa ikusteko. Bestelako xehetasunak ere ikusten dira tourrean, hala nola Maria Cristinak hiriari oparitutako bandera, koadro zaharrak eta Marugame Japoniako hiriak egindako opariak.
Teknologia berriekin zailtasunak dituzten pertsonentzat tour automatikoa ere eskura dago. www.donostia.eus webgunean ikusi daiteke udaletxea barrutik.