Giza katea egin du Sarek 'Haizearen Orrazia'-ren eta 'Bakearen Usoa'-ren artean
Haizearen Orrazitik eta Saguestik atera dira giza katearen bi zutabeak 17:30ean. Hiru trikitilarik girotu dute martxa Haizearen Orrazitik, eta pixkanaka ‘bidea egiten’ joan dira Bulebarrera iritsi arte. Saguestik bi ilaretan atera dira, segurtasun-distantzia errazago mantendu ahal izateko, dultzaina eta danbor talde batek lagunduta. Bulebarrean topo egin dute bi estatua esanguratsuetatik atera diren zutabeek, eta kairuntz joan dira ekitaldiari amaiera emateko.
Ekitaldiari amaiera emateko irakurketaren aurretik, Ezkila Kapitainak bertsoa bota du presoen eskubideen alde. Irakurketaren ostean hurrengo dinamika aurkeztu dute: Euskal Herriko mendi martxa egingo dute urriaren 3an. Jarraian IRUTXULOKO HITZAk osatutako irudi bilduma eta bideoa: