Reala gaur hasiko da denboraldi-aurreko entrenamenduekin
Uztailaren 19an denboraldia amaitu ondoren, Imanol Alguacilen jokalariak gaur itzuliko dira entrenamenduetara. Guztira 30 jokalari deitu ditu Alguacilek, eta PCRak egin eta emaitzak jakin ostean hasi ahalko dira entrenatzen. Martin Odegaard da joan den denboralditik aurtengora ez dagoen jokalari bakarra, Zinedine Zidanek espresuki eskatu baitzuen Realaren eta Real Madrilen arteko bi urteko kontratua bertan behera uztea eta jokalari norvegiarra Valdebebasera itzultzea.
Ondorengo 30 jokalariak daude entrenatzen hasteko deituta:
- Atezainak: Alex Remiro, Miguel Angel Moya, Geronimo Rulli eta Andoni Zubiaurre.
- Defentsak: Robin Le Normand, Aritz Elustondo, Modibo Sagnan, Diego Llorente, Aihen Muñoz, Kevin Rodrigues, Alex Sola, Nacho Monreal, Andoni Gorosabel eta Joseba Zaldua.
- Erdilariak: Igor Zubeldia, Asier Illarramendi, Ander Guevara, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Jon Guridi.
- Aurrelariak: Martin Merquelanz, Roberto Lopez, Adnan Januzaj, Luca Sangalli, Cristian Portugues ‘Portu’, Ander Barrenetxea, Jon Bautista, Mikel Oyarzabal, Willian Jose eta Alexander Isak.
Sagnan, Guridi eta Merquelanz Mirandesen egon dira utzita, eta Alex Solak Numancian eman du urte bat. Jon Bautista Herbehereetako KAS Eupenen egon da, utzita ere. Kevin Rodrigues bigarren mailara jaitsi berri den Leganesen egon da utzita, eta Martin Zubimendi, Roberto Lopez eta Andoni Zubiaurre Sansen egon dira joan den denboraldian.