Wolfsburgoren eta Bartzelonaren arteko finalerdia Anoetan jokatuko da
Donostian eta Bilbon jokatzen ari dira Emakumezkoen Txapeldunen Ligako azken fasea. Partida bakarrera jokatzen ari dira kanporaketak, eta finalerdien atarian dago lehia. Bihar, lehen finalerdian, Wolfsburgo eta Bartzelona aurrez aurre ariko dira Anoetan, 20:00etan. Etzi, berriz, bigarren finalerdian, Paris Saint-Germain eta Olympique Lyon taldeek neurtuko dituzte indarrak San Mamesen, 20:00etan. Finala ere Anoetan jokatuko da.
Gizonezkoen finala atzo jokatu zuten, eta Bayern Munichek seigarrenez irabazi zuen Txapeldunen Liga. Finalean 1-0 gainditu zuten Paris Saint-Germain. Alvaro Odriozola donostiarrak alemaniarrekin batera altxa zuen kopa.