Bertan behera utzi dute Artikutzako San Agustin Eguna

Ostiralean, hilaren 28an, ospatu behar zuten San Agustin Eguna Artikutzan, baina koronabirusa dela eta, Donostiako Udalak bertan behera utzi du. Izan ere, Artikutzara autoarekin baimenik gabe sartu daitekeen egun bakarra da abuztuaren 28a, eta jendetza biltzen da urtero, jai giroa izaten baita: pilota partidak antolatzen dituzte, azoka izaten da eta erromeria doinuak entzuten dira.
Aurten, ordea, COVID-19aren pandemia dela medio, eta jende pilaketak saihesteko bidean, udalak bertan behera utzi du ospakizuna.