Barkaiztegi bidean legez kanpo hondakinak utzi dituztela salatu du Eguzki taldeak

Martuteneko Lanbide Heziketako Institutu zaharraren sarreran legez kanpoko hondakinak utzi dituztela salatu du Eguzki talde eskologista eta antinuklearrak. Eguzkik zabaldutako prentsa oharraren arabera, duela sei hilabete helarazi zioten Donostiako Udalari Barkaiztegi bidean legez kanpoko hondakinak utzi zituztela, eta salatu dute oraindik hondakinek bertan jarraitzen dutela.
Eguzkik udalari hondakin horren inguruko ardura hartzeko eskatu dio, eta azpimarratu du Arizmendiko hondakindegia hain gertu egonda lotsagarria dela hondakinek bertan jarraitzea sei hilabete beranduago.