Casa Ponsolek saltzen dituen produktuak artisauak eta naturalak direla berretsi du Cristina Enea Fundazioak

2019ko abenduan Parte Zaharreko Casa Ponsol artisau dendak San Sebastian Shopsek antolatutako Gabonetako Erakuslehioen lehiaketa irabazi zuen, eta sari gisa Cristina Enea Fundazioak markaren eta saltzen dituzten produktuen ingurumen-irizpideen diagnostikoa egin du, baita konpromiso sozialak aztertu ere.
Cristina Enea Fundazioak egindako diagnostiko honetan Casa Ponsolek eta berarekin lan egiten duten gainontzeko markek ingurumenarekiko zer jarrera duten aztertu du, eta emaitza oso positiboak atera dituztela adierazi dute. Casa Ponsoleko Iñaki Leclercq-ek adierazi duenaren arabera, Parte Zaharreko dendan beti saiatzen dira produktu naturalak dituzten markekin lan egiten. Panama estiloko kapelak, esaterako, Alacanteko Signes enpresaren eskutik lortzen dituzte, eta “artisau-lan ona” egiten dutela adierazi dute. Bestalde, Signesek Ekuadorreko indigenekin zuzenean egiten dute lan lastoa lortzeko, eta itzulerako dirua zuzenean nekazariei ematen diete, bitartekaririk gabe, indigenen irabazia ahalik eta handiena izan dadin.
Casa Ponsolek Boinas Eloseguirekin ere lan egiten du zuzenean, eta honi esker gertuko produktu artisau eta naturalak lortzen dituztela adierazi dute.
Zer nolako enpresekin harremana duten ikusita, Cristina Enea Fundazioak berretsi du Casa Ponsolek “jasangarritasun eta gizarte balioak lehenetsiz” lan egiten dutela adierazi du.