Kontxako banderako estropadak ikusteko puntu estrategikoetara sarbidea murriztuko dute

Donostia Festakek adierazi duenez, Pasealeku Berria, Urgull mendia, kaia eta Kontxako pasealekuko zati bat —udaletxetik gertuen dagoena— itxiko dituzte Kontxako banderako estropada egunetan, jende pilaketak ekiditeko, koronabirusa dela eta. Gainera, Kontxako pasealekuan, urtero bezala, karpa bat jarriko dute, non epaileak, antolatzaileak, taldeko ordezkariak eta prentsako kideak sartu ahal izango diren soilik.
Bestalde, arrazoi berberagatik, ez dute tribunarik jarriko ezta sarrerarik salduko ere. Txoznak jartzeko aukerarik ere ezta izango, ezta taldeetako kamisetak eta bestelako objektuak saltzeko posturik ere.
Aipatutako neurriak ez dira COVID-19a dela eta hartutako neurri bakarrak. Izan ere, jende pilaketak ekiditeko, estropadak ordubete aurreratuko dira aurten eta sailkapen estropadak bi egunetan egingo dira.