Lau pertsona eraman dituzte ospitalera, Aieten izandako istripu baten ondorioz

Gaur arratsaldean istripua izan da Aiete Pasealekuan, anbulatorio berriaren inguruan. 15:30ak aldera, motor batek kontrola galdu du oinezkoen pasabide goratu batean, eta Erdialdera zihoan autobus bat jo du aurrez aurre. Istripuaren ondorioz, autobusean zihoazen hiru bidaiari eta motorraren gidaria ospitalera eraman behar izan dituzte. Zaurituen egoeraren berririk ez dute eman.